SARETEKNIKA ENPRESAK
|
Facebook
Twitter
LinkedIn
CastellanoCatalàGalego
Euskara
902 44 55 33 / 94 404 14 04
Sareteknika, Reparación de Electrodomésticos, Calefacción y Climatización
  • Hasiera
  • Konponketak
  • Gertueneko zentroa
  • Zerbitzu tekniko ofiziala
    • Wesen-en Zerbitzu tekniko ofiziala
    • Aspes-en Zerbitzu tekniko ofiziala
    • Tesy-en Zerbitzu tekniko ofiziala
    • Dicore-en Zerbitzu tekniko ofiziala
    • Amica-en Zerbitzu tekniko ofiziala
    • Aldes-en Zerbitzu Tekniko ofiziala
  • Aholkuak

4 trukotxo, zure garbigailuaren bitartez dirua aurrezteko.

21 October, 2017Sareteknika

Zure garbigailuari esker, dirua aurrez dezakezu. Horretarako, nahikoa duzu ondoko aholku errazak zure eguneroko bizitzan aplikatzea.

Egunero hainbat gastu izaten ditugu; beraz, badugu garaia geure buruari planteatzen hasteko nola optimizatu etxetresna elektrikoen energia. Ildo horretan, garbigailua da etxean energia gehiago kontsumitzen duen hirugarren tresna. Familia batek, batez beste, 3 eta 5 aldiz bitartean erabiltzen du astean –200 bat aldiz urtean–. Horrenbestez, komeni da etxetresna horrek sorrarazten duen energia- eta ur-kontsumoa murriztea.

Horretarako, etxeko fakturan aurrezteko lau gako aztertuko ditugu, baina gure ohiko garbitze-lanak aldatu behar izan barik. Labur esanda, inoiz baino gehiago optimizatuko ditugu gure ur- eta argi-kontsumoak, eta, aldi berean, emaitza onenak lortuko ditugu garbiketa eraginkor eta aurreztaile bati esker. Baina… utz dezagun teoria alde batera, eta goazen praktikara!

Hurrengo aholkuei esker, etekina aterako diozu arropa garbitzeari, estualdi batetik aterako zara eta marjina handiagoa izango duzu beste gastu batzuei aurre egiteko.

Hona hemen 4 trukotxo, zure garbigailuaren bitartez dirua aurrezteko

  1. Garbigailu-mota
    • Nola jakin dezakezu zein etxetresna elektriko komeni zaizun gehien? Lehenik eta behin, aztertu behar duzu zenbatek erabiliko duzuen. Zeuk baino ez baduzu erabiliko, nahikoa izango duzu 5 kiloko arropa-karga onartzen duen garbigailu batekin; aldiz, familia osoan erabiliko baduzue, komenigarriagoa da 7 kiloko karga hartzea.
    • Efizientzia handiagoko garbigailuak garestiagoak dira; baina, epe luzera, energia gehiago aurrezten dute. Hori dela eta, garbigailu merke bat garesti bihur daiteke azkenean, asko kontsumitzen badu.Energiari buruzko etiketari erreparatu behar zaio garbigailua erosteko orduan, efizienteena aukeratzen saiatzeko.
  1. Detergente egokia
    • Aukeratu ezazu behe-tenperaturan balio duen produktu bat; alegia, hotzeko ikuzketak jasaten duen bat. Horrela, energia gehiago aurreztuko duzu.
    • Detergente likidoek hobeto zaintzen dute arropa, eta orbanak hobeki desagerrarazten dituzte.
    • Neur ezazu ondo detergentea, arropa-kargaren arabera. Erabil ezazu ahalik eta detergente gutxien. Kopuru handiagoa jarriagatik, arropak ez dira garbiago geratuko, guztiz alderantziz: detergenteak hondarrak utz ditzake garbigailuan, zeinak, epe luzera, haren funtzionamendua galaraziko duten.
  1. Ikuzketa-programa egokia
    • Kalkula ezazu garbituko duzun arroparen zikinkeria-maila, eta egoki ezazu ikuzketa-modua horren arabera. Garbiketa efizienteagoa lortuko duzu.
    • Bestalde, komeni da garbigailuaren edukiera osorik betetzea; betiere, gehiegizko karga sartu barik, jakina.
    • Premia handia baduzu, eta arropa gutxi badaukazu garbigailuan sartzeko, erabil ezazu “karga erdia” delako programa edo, bestela, eskuz garbi ezazu.
    • Arropa oso zikin badago, edo kentzen zailagoak diren orbanak badauzka, komeni da aurreikuzketa bat egitea, ur epel edo beroan, eta, ondoren, ziklo luzeak erabiltzea.
    • Aldiz, arropak ez badaude oso zikin eta soilik azaleko orbanak edota usaina badituzte, ahalegin zaitez ikuzketa-ziklo laburrago bat erabiltzen, energia eta ura aurrezteko.
    • Garbi itzazu hotzeko ziklo batean –60 º-ko programa batean, 90 º-ko batean beharrean–, energia-gastua erdian murriztuko duzu.
    • Arropa urberritzeko, erabil ezazu ur hotza beti.
    • Zentrifugatuta, lehorgailua erabilita baino gehiago aurrezten da; izan ere, kondentsazio-lehorgailuek erabiltzen duten energiaren zati txiki bat baino ez da erabiltzen.

*Garbigailu batek erabiltzen duen energiaren % 90 ura berotzeko erabiltzen du; horregatik, ahalegin zaitez arropa tenperatura altuetan ez garbitzen.

  1. Konpontze- eta mantentze-lan egokiak aurrezteko
    • Garbigailuak bizitza luzea izan dezan, garrantzitsua da danborra, goma-juntura eta detergenterako kaxatxoa garbi mantentzea. Horretarako hiru edo lau hilabetean behin garbitu behar dira.
    • Produktua ikuskatuta, eta mantentze-lanak eginda, ez duzu ezustekorik hartuko. Horrenbestez, mantentze on bat egitea funtsezkoa da garbigailuak denbora luzean funtziona dezan. Hori dela eta, mantentze-lanetarako kontratu bat egitea gomendatu ohi da, gerora sorpresarik ez hartzeko. Informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, kontsulta ezazu mantentze-lanei buruzko webguneko atala.

Aholku gehiago, zure garbigailuaren bitartez dirua aurrezteko

Modu berean, honako hau ere gogoan hartu behar duzu:

  1. Hilean behin, ikuska eta garbi ezazu iragazkia. Kare gehiegi metatzen bada, buxatu egin daiteke eta, hori gertatzekotan, garbigailuak % 20 energia gehiago ere erabil dezake.
  2. Aprobetxa itzazu egun eguzkitsuak eta utz iezaiozu lehorgailua erabiltzaileari, horixe baita gehien kontsumitzen duen etxetresna elektrikoetako bat.
Next Post 8 arrazoi, zerbitzu tekniko ofiziala kontratatzeko

Sareteknika Servicio Técnico OficialMondragon korporazioa

Laguntza teknikoko zerbitzua

902 44 55 33 / 94 404 14 04

Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara.

Deituko dizugu

ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA
Tratamenduaren arduraduna: SARETEKNIKA Xedea: Zure eskaera edo kontsulta artatu eta kudeatzea, zurekin harremanetan jartzea, zerbitzuen kontratazioa eta prestazioa kudeatzea, bezeroarentzako arreta, produktuen salmenta kudeatzea eta Sareteknikak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuekin lotutako komunikazio komertzialak bidaltzea. Eskubideak eta informazioa Gehigarriak: zure eskubideak eta informazio osagarria nola gauzatu kontsulta dezakezu gure pribatutasun politikan.

Servicio Técnico FagorServicio Técnico PanasonicServicio Técnico WesenServicio Técnico AspesServicio Técnico AmicaServicio Técnico EquationServicio Técnico Oficial TesyServicio Técnico DicoreServicio Técnico Sommetfire
Servicio Técnico Galvamet
Servicio Técnico Emmeti

SARETEKNIKA

Saldu ondoko zerbitzu globalak,
Kooperatiba-sozietatea

NON GAUDE

Garaia Berrikuntza Gunea, B eraikina
20500 Arrasate, Gipuzkoa

HARREMANETARAKO

902 44 55 33
94 404 14 04

Copyright 2017 Sareteknika | Eskubide guztiak gorde ditu | Pribatutasun-politika | Lege-oharra | Cookies-politika

We are using cookies to give you the best experience on our website.

You can find out more about which cookies we are using or switch them off in .

Privacy Overview
Sareteknika, Reparación de Electrodomésticos, Calefacción y Climatización

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.

3rd Party Cookies

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.

Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!

Cookie Policy

More information about our Cookie Policy